2010eko argazkilarien biltzarreko argazki sariketa

2010/06/21

Argian elkarteak antolatzen duen Argazkiaren Biltzarra Donibane Garazin iraganen da heldu den irailean. Karia hortara deneri zabaldua den argazki lehiaketa antolatua da. Gaia : mahastia eta arnoa. Zuen argazkien berri eman agorrilaren 28a aitzin!

2010eko argazkilarien biltzarreko argazki sariketa

Argazki-sariketan parte-hartzea urririk da. Deneri idekia da. Aurkeztuak izanen diren argazkiek nahitaez Biltzarrak hautatu gaia jorratu beharko dute, hau da "Mahastia eta arnoa".

Lehiakide bakoitzak 5 argazki arte aurkez ditzake, 20 x 30 formatukoak, ikuste formatu osoa, mota guziak nahasirik, igortze bakar batetan, kolorez eta xuri-beltzez, analogiko edo numeriko (ikus araudi zehatzak).

Argazkiak 2010eko agorrilaren 28a aitzin Donibane Garaziko turismo bulegora igorri behar dira izen-emaiteko orria betez.

2010eko Biltzarrean, errezibitu argazki hoberenekin, erakusketa bat eginen da, irailaren 4tik 19ra, Donibane Garaziko Herriko etxean eta Apezpikuen presondegian (sarrera urririk). Hemezortzigarren edizioa izanen da aurtengoa.

Sari-banaketa 2010eko irailaren 19an iraganen da, Donibane Garaziko Herriko Etxean. Sariketan parte-hartu duten guziak gomitatuak dira.

Xehetasunak

Euskal kultur erakundea Euskal Herriko argazkilarien XVIII. Biltzarreko partaidea da.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)