Euskarazko diktaketaren 2012ko edizioa
Zazpigarren aldikotz, Euskal kultur erakundeak eta AEK-k euskal diktaketa antolatzen dute. "Hitzaditza" ikastolako betiko diktaketatik urruntzen da ordea, helburu nagusia euskaraz idazteko plazerraren ematea baitu. Hitzordua maiatzaren 5ean finkatua da, goizeko 9:30etan, Baionako IUTn.
Diktaketaren ariketa aitzakitzat hartuz, Hitzaditzaren helburua euskararen erabilera sustatzea eta bereziki irakurmena eta idazmena bultzatzea da.
Aurten ere hiru maila ezberdin izanen dira :
- euskaldun trebeak
- euskara ikasten ari direnak
- gaztetxoak : 13 - 17 urtekoak
Zuzenketak goizean berean eginen dira eta irabazleen izenak jakinaraziko dira eguerdi aldera.
Hitzordua finkatua da 2012ko maiatzaren 5ean, goizeko 9:30etan, Baionako IUTn.
Trebatu 2011ko diktaketekin
(Ikus 2011ko testuak)
Xehetasunak:
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)