Marrazkirri 2007
Izura - Marrazkirri 2007
18. Marrazkirri heldu da ... Gainbehera doa urtea, eta ohi den bezala, Haize Berri kultur etxeak
Marrazkirriren deiadarra jotzen du.
Zer ote da Marrazkirri ? Aspaldidanik urtero, eta aldi honetan 2007ko otsailaren 23tik, martxoaren 24raino
ikusgai den umore-marrazki erakusketa.
Heiagora ozenez, goraki luzatzen eta zabaltzen dute antolatzaileek Emil Michel CIORANen adierazpena : “GIZONA, LURRAREN MINBIZIA”.
Ezaxol hutsa bazara, ala alderantziz, lurzale akatsgabea gonbidatzen zaituztete,
kolorez edo beltzez, arkatzez, lumaz, pintzelez, markagailuz edo beste
edozein lanabesez lurraren alde egitera.
2006ko abenduaren 31a aitzin !
Xehetasunak
- Haize Berri kultur etxea
- Parte-hartzeko orria (PDF - 44 ko)
Xehetasunak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.