Paisaia soinudunak
Paisaia soinudunak mugaz bestaldeko tailer bat da, gazteei zuzendua, irudiak eta/edo soinuak gustukoak dituztenentzat.
Argazkilari eta musikari batek lagunduko dituztelarik, landuko dituzte, Euskal Herriko toki hautatuetan, nola argazkigintza hala soinu giro ezberdinen grabaketa.
Tailer hau parada izanen da ere egitasmo artistiko baten partikatzeko, hegoaldeko gazteekin. Alabainan, beste talde batek lan eginen du Donostian, egitasmo beraren inguruan.
Tailerrak bururatuko direnean, bi taldeekin topaketa bat antolatua izanen da obra guzien preziatzeko. Hauek erakusketa bat osatuko dute, eta ikus-entzungai izanen dira Biarritzeko mediatekan, Donostian, eta ondotik Euskal Herriko beste toki batzuetan.
Xehetasunak
Publikoa : 11-15 urte. Tailerren animatzaileak : Gabrielle Duplantier eta Stéphane Garin
Parte hartzea : 20€ (Mediatekako harpidetzaren hartzea baitezpadakoa da).
Izen-emaiteak eta xehetasunak : Médiathèque de Biarritz Département image 05 59 22 58 60
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.