Xabier Amuriza

Xabier Amuriza

Gaia : "Euskara batua, 40 urteren buruan"

Xabier Amuriza bertsolari famatua ez da idaztetik baratzen. Azkenik plazaratu duen liburua : "Euskara batuaren bigarren jaiotza" deitzen da.

Euskaltzaindiak, 1968an, bihurgune handi bat hartu zuen, Euskara Batua beharrezkoa zela erabakiz. Geroztik, kostarik-kosta, arauak finkatu ditu, eta erraten den bezala, urak egin du bide. Irakaskuntzan, literaturan eta komunikabideetan erabilia da.

Baina berrogei urteren buruan, egiazki zertan gaude ? Xabier Amurizaren liburuaren eskaintzak dio : "Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, diskurtso handiak baino soluzio txiki bat nahiago duten guztiei ". Eta badugu, dudarik gabe, batzutan, soluzioen beharra...

Liburuak hiru kapitulu dauzka : "Euskararen hutsuneak", "Aditzaren fantasia heroikoa" eta "Hiztegi osoa, nazionala eta bakarra".

Xabier Amurizak, ezagutzen diogun talenduarekin, emanen digu bere gogoeten berri, eta nola ez, kontseilu bat edo bi.

Xehetasunak

Biarritzeko Irakurketa klubak proposatu ekitaldia, Biarritzeko Mediatekak eta Euskal Kultur Erakundeak antolaturik.

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.