Salda Badago
Euskal Herriko rokari buruzko filma-dokumental horretan, artxiboko irudi askorekin batera, kazetari, ekoizle eta garai horretako talde nagusien (Hertzainak, Kortatu, Zarama, Itoiz, Errobi...) elkarrizketetan oinarriturik egina den horretan, Eriz Zapirain errealizadoreak gako desberdinak emaiten dizkigu, Euskal Herriko historian zoragarria izan den garai horren hobeki ulertzeko. Emanaldiaren ondotik, eztabaida bat izanen da Eriz Zapirain eta Anje Duhalderekin, bera musika garai errabiatu horren lekuko izana baita.
Xehetasunak
Bi Harriz Lau Xori festibalaren barnean.
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.