''Empreintes et civilisations'' gaualdia

 

Populu desberdinak lurralde berean bizi izan dira Historiako garai ezberdinetan. Zer gelditzen da mendeetako elkarbizitza horretarik ? Kultura eta gizaki nahasketa horietatik zer arrasto gelditzen da gaur egun ? Berbero batzu bizi izan dira gutxienez bost mendez Pirinioetako alde honetan. Oren bat eta hamar minutuko dokumental hau 2011n Régis Pochelu zizelkariak eraman proiektuaren inguruan egina da. Bi hilabetez, bere emaztearekin eta beren 11 urteko semearekin 15 metro-karratuko itsas-ezponda bat zizelkatu dute gai horren inguruan, murgiltze osoan, Marokako ipar-ekialdeko oasis batean. Marokako gune ezezagun horretan, gure gaur egungo bizietan nahiko ahantziak ditugun aberastasunak badira. Gaur egun, nor da bestea laguntzeko egokiena : gu, mendebaldekoak, gure aberastasun materialarekin ala gainazalekorik gabe bizi diren horiek ? Ez ote behar dugu elkar aberastu ?

Filmaren ondotik, Euskal kultur erakundeak eta Hazparneko Herriko Etxeak diruztatu proiektu honetako protagonistek hitza hartuko dute.

 

Xehetasunak

 

Sartzea urririk.

 

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.