Emak Bakia
Oskar Alegriaren dokumentala
Man Ray artista dadaista estatubatuarrak Emak Bakia 16 minutuko zinepoema egin zuen 1926an, lan esperimental eta berritzailea. Miarritzen inguruko etxe batean filmatu zuen, antza denez EMAK BAKIA izeneko etxe batean. Arrasto horren atzetik, etxe horren bila abiatu da Oskar Alegria. Emak Bakia dokumentala da emaitza. Egileak Man Rayren espiritua berreskuratzen saiatu da, hau da, zine libertarioa, interferentziarik gabea eta arauetatik aske. Filma “foot-movie” erritmoan filmatua dago, pauso erritmoan. Filma zoriak eskainitako “eureka” ezberdinez osatuta dago, batzuk hezurharagizkoak. Bidean topatutako jendeari eginiko elkarrizketak daude, eta horiek dira filma geldirik geratzen deneko une bakarrak.
Xehetasunak
Euskal kultur erakundeak eta Getxoko Udalak antolatu Iparra Galdu Gabe kultur zikloaren barnean
- Emak Bakia dokumentalari buruzko bideo erreportaia www.argia.com webgunean
- Iparra Galdu Gabe ! 2012 - Egitarau osoa (pdf)
- Euskal kultur erakundea : 05.59.93.25.25
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.