"Itsasturiak" erakusketa

"Itsasturiak" erakusketa
"Itsasturiak" erakusketa

Oren pare batez, euskal itsasturien eta Donibane Lohizune-Ziburuko portuko bizia gurea egitea. Hau da hain zuzen"Itsasturiak" izeneko multimedia erakusketak proposatzen duena itsas munduari behako berri bat eskainiz, haren historia kondatuz, eta nolaz ez haren erronkak gogoetan ezarriz. Euskal kultur erakundeak ekoiztu du erakusketa, Kontseilu orokorraren partaidetzarekin.

Hiru hizkuntzatan - euskaraz, frantsesez eta gazteleraz - portuaren eta arrantzaren gora-beherak ezagutu dituzten jendeen lekukotasunetan oinarritzen da lehen-lehenik. Lekukotasun horiek Euskal kultur erakundeak bildu zituen 2010. urtean, bideo-elkarrizketa modura, bere "Eleketa" ahozko memoriaren bilketa kari (Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorra ekimen honen obragintzalaria zelarik).

Erakutsiak diren dokumentu ezberdinak norberaren erritmoan gozatzekoak dira. Izan ere lekukoek utzitako argazkiak edo berdin tokian-tokiko arrantzari buruzko bideo-dokumentalak aplikazio elkarreragile batzuen bidez kontsultagarri dira. Horien osagarri, Sébastien Husté argazkilariaren arrantzaleen erretratuek erakusgela apaintzen dute ere.

Bestalde erakusketan ikusgai diren itsasturien lekukotasunak eta beraien biografiak sarean kontsultagarri dira ere www.eke.org atarian.

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.