Herri Ixilean

Herri Ixilean

Jon Cazenave-ren argazki erakusketa.

Argazkilari baten bidaia intimoa Biarnotik Iparraldera…

Jon Casenave, Donostian sortutako argazkilari gaztea da: “Baiona bisitatu nuen behin eta Chemin de Casenave izeneko kalera ailegatu nintzen. Une horretan, Iparraldean nire abizen eta familiaren arrastoari jarraituko niola erabaki nuen.” Jonek bidaia batean, bere abizenarekin lotutako leku, subjektu eta gertaera historikoen inguruko informazio bilaketan oinarritutako proiektua garatu du. Interes hori, jatorri horien aurkikuntzan baino, gehiago oinarritzen da Iparraldean zehar, Hegoaldetik abiatuta eginiko bilaketa-prozesuan. Hogeitahamar bat argazkiz osatutako erakusketa honek, argazkilariaren sendimenduetan ere ibilbide bat proposatzen digu. Txuri beltzean eginiko irudiek ikuslea giro berezi batean sarrarazten dute: “Nik bideari ematen diot garrantzia, ez argazkiei” dio Jonek. Azkenean, irudien bidez, argazkilaria agertzen da: bere beldurrak, emozioak, momentu alaiak, magikoak...

Xehetasunak

  • Antolatzaileak : Donibane Garaziko herria, Argian elkartea  eta Euskal kultur erakundea (05.59.93.25.25.)

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.