"Itsasturiak"

"Itsasturiak"
Argazkia: EKE - Jakes Larre

Euskal kultur era kundeak ekoiztutako Itsasturiak multimedia erakusketak itsas munduaren lekukotasun berri bat eskaintzen digu, Donibane Lohizune Ziburuko marinelen eskutik. Sei eremuz osatuta, erakusketak ikus entzunezkoen bidez, arrantzale, beren emazte, saregile, arrainsaltzaile, ontzietako erizain, etb.-en testigantzak aurkezten dizkigu, hainbat artxibategietatik bildutako dokumentu eta protagonista beraiek utzitako argazkiez gain.

Bestalde, erakusketaren inguruan, mintzaldi ziklo bat antolatua izanen da :

  • 2013ko otsailaren 18an, erakusketaren estreinaldia Philippe de Ezcurra (akordeoia)  eta Kattalin Indaburu-rekin (kantua)
  • 2013ko otsailaren 28an, Ipar Euskal Herriko arrantza, lehen eta orain, Mikel Epaltza itsas misioaren apez omonierrarekin (euskaraz),
  • 2013ko martxoaren 14an, Itsasoaren irudia Iparraldeko artean, Jean-François Larralde, arte historialariarekin (gazteleraz),
  • 2013ko apirilaren 4an, Iparraldean, zertan dira euskara eta euskal kultura?, Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendariarekin (euskaraz).

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.