"81 amama" dokumentala

"81 amama" dokumentala

Izaro Glez Ieregi-k zuzenduriko dokumentala.

81. Amama dokumentalak erakustera emaiten du XX. mendeko emazte belaunaldi desberdinak. Agertzen diren emazteen arteko lotura da laborari etxean sortuak direla, haurtzaroa han pasatua baina gero beren bizia hirian edo laborari etxetik kanpo eraman dutenak. Hauen ondoan agertzen dira XX. mendeko azken belaunaldia, amama edo amatxien bilobak edo arrahaurrak baserriarekin gaztetan lotura ukan dutena beren amatxien bidez.

Izaro Glez Ieregiren helburua « Lan hau gure iragan kultur transmisioaren eta euskalduntasuna ulertzeko moduen hausnarketa bat da ». XX. mendean, laborantxa munduak eta euskal jendarte tradizionalak ezagutu aldaketak aipagai dira. Hortarako Euskal Herri osoko emazteak mintzatu ditu : gure eskualdetik agertzen dira Ana Mouesca, Angèle Mendiboure, Margaita Etxeleku, Jeanne Davant, Jana-Mari Etxemendi eta Kristina Sabarots.

Emazte guziak beren sort-etxearen aintzinean edo etxea zegoen toki aintzinean filmatuak dira.

81. Amama, zenbakia sinbolikoa da eta igortzen du 1963-an Jorge Oteiza eskultoreak idatzi zuen obra famatuari « Quousque tandem… ! » zoinetan orduko belaunaldia 80. belaunaldi gisa definitu baitzuen. Izaro Glez Ieregi dio orain amamen belaunaldia 81. dela !

Xehetasunak

Emazteek diote elkarteak antolaturik

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.