"Hitz-Enea" erakusketa
- Ekoizlea : Euskal Kultur Erakundea
- Argazkilaria: Oskar Alegria
“Hitz-enea” erakusketa bisitatuz etxeen izenen munduan murgilduko zarete. Lehengo denboretan tokiaren arabera ematen zitzaion etxe bati bere izena eta jendeak beren etxeko izenaz deitzen ziren, ez eta beren abizenaz. Geroztik ohiturak aldatu dira baina etxe izenek beti zerbait adierazten dute: kolore bat “Etxe xuria”, desio bat “Gure nahia”, lanbide bat “Arotzena”, edo Oskar Alegria gure artean ezaguna egin duen Biarritzeko “Emak Bakia Baita” bezala. Etxeen izenak ikusiz, Iparraldearen hobeki dastatzeko parada ukanen duzue.
Xehetasunak
Iparraldea bertan ! zikloaren karietara
Koldo Mitxelena Kulturunea : (0034) 943 112 760
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.