Maddi Oihenart & Jérémie Garat

Maddi Oihenart & Jérémie Garat
  • Kantuz : Maddi Oihenart
  • Musikaria: Jérémie Garat, txelo jolea

Etxahun-Iruri pastoral eta kantu idazle ospetsuak, pelota goretsiz, galdera hau egiten zuen : “Zer litzateke Euskal Herria pelotarik gabe?”. Guk aldiz segitzen dugu galdera hau eginez : “Zer litzateke Euskal Herria zuberotar kantaririk gabe?”. Eta zuberotar kantari onenen artean kausitzen dugu Maddi Oihenart. Inork baino hobeki xaramelatzen ditu kantu ohizkoak baita ere gaurko idazle batzuren testuak, bere emanaldia, maizenik, hitzik gabeko melodia batez hasten duela, Basa ahaidea deitzen dena. Jérémie Garat txelo joleak laguntza bikaina eskaintzen dio gaurko musikei begi keinu bat eginez…

Xehetasunak

Iparraldea bertan ! zikloaren karietara

Koldo Mitxelena Kulturunea : (0034) 943 112 760

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.