Zarena Zarelako "Ainarak"
Urraska eta Goazen ondotik, Zarena Zarelako taldeak Ainarak ikusgarria aurkezten du. Dantza tradizionalean inspiraturik dantza ikusgarri sorkuntza berri bat sortu da. Ikusgarriaren gaia : Nafarroatik eta Aragoitik etortzen ziren neska gazteak Mauleko espartin enpresetan lan egiteko. Garaia 1910 eta 1914 urteen artean kokatzen da. Dantzak aurkeztuak dira 13 neska-rekin eta 7 mutil-ekin, denak dantzari tradizionalak dira horien oinarrizko taldeetan. Ainarak proiektuak Ekimen saria ukan du.
Euskal kultur erakundeak eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak proiektua sustengatzen dute.
Xehetasunak
Sartzeak tokian berean salgai izanen dira bakarrik.
Ortzaizeko Ikastolak antolaturik.
Tfnoa : 05 59 37 72 05
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.