"Beltzean mintzo" dokumentala
Lehen proiekzioa ipar Euskal Herrian.
Filmaren gaia : Hego Ameriketako populu indigenetako kide batzuek (Ketxua, Nasa, Maia, Nahuatl...) aipatzen dituzte beren harremanak hizkuntzarekin. Jende horiek Euskal Herrian izanak direnez hizkuntza biziberritzeko master baten segitzeko, hemengo azken 50 urteetako esperientzia nola ikusten duten erraiten dute ere bai.
Dokumental horri esker, munduaren bertzaldeko populuak ezagutzen ahalko dira, bai eta ohartu ere hizkuntzen biziarazteko erronka mundu mailakoa dela. Filmak bideratuko dituen hainbat gogoeta trukatzen ahalko dira ondotik Txema Abarrategi Garabide elkarteko langilea eta Fagor enpresako euskara arduradun ohiarekin. Hizkuntza kooperazioaren funtsa, euskararen garrantzia elkarte, enpresa eta erakunde publikoetan : gai horiek ere aipagai izan daitezke, barnekaldean eta Aldudeko ibarrean zentratuz.
Xehetasunak
Adur eta Garabide elkarteek antolaturik.
Xan Aire : 06 87 41 25 90.
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.