Laboa gertutik
Mikel Laboaren (1934-2008) ahotsa ezagutzeko eta gozatzeko musika instalazioa.
Ordenagailu bati konektatu teklatu bati esker, bisitariak Mikel Laboaren ahotsa entzuten ahalko du. Horrez gain, euskal kantari ospetsuaren kontzertu zatiak edo telebista emankizunak ikusten ahalko dira tableta batzuetan.
Erakusketaren inguruan, bisita gidatuak antolatuak izanen dira otsailaren 14 eta 21ean, arratsaldeko 15:30etan.
Aipatzekoa da ere, martxoaren 26an Ttanttaka Teatro antzerki taldeak Mikel Laboaren omenezko Zazpi aldiz elur antzezkana eskainiko duela Quintaou Antzokian.
Xehetasunak
Tfnoa : 05 59 52 17 55
Euskal Herriko Unibertsitateak (Mikel Laboa katedra), Euskal kultur erakundearen laguntzarekin antolaturiko erakusketa.
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.