Latsagietan arte ibilbidearen bururatzea

 Latsagietan arte ibilbidearen bururatzea

Baserriko Arte Sarea elkarteak, LATSAGIETAN erakusketaren bisita gidatua eta Iturriak filma laburra emanen ditu.

Azken aldiko, desmuntatu aintzin, Heleta, Lekorne, Hazparne eta Bastidako latsagietan diren obren deskubritzeko aukera izanen da.

Irailaren 19an larunbatez

  • 10.00-12.00 : Bisita gidatua (Elkarretaratzea Heletako Eliza aintzinean)
  • 12.00-15.00 :  Piknika & eztabaida : Artea & Herritartasuna-ren gaiaren inguruan

Irailaren 20ean, igandez

  • 13.30 : bazkaria (tartak, ensaladak, bizkotxak, edariak) Santa Maria lorategian
  • 15.30 : ARNAGA taldearen kontzertua (musika klasikoa) SOROPILA elkarteak antolaturik
  • 17.00  : Oskar Alegriak egindako Iturriak filma laburraren emanaldia (Iraupena 20min) Gaztetxea gelan (Heletako elizaren parean) // Iturriak filmaren aurkezpena : Harana errekako latsagietan ibili ziren emazteen lekukotasunak, Oskar Alegriak Heletan, Lekuinen, Lekornen, Bastidan eta Hazparnen bildurik.

Xehetasunak

Harremanak :  / 06 61 88 39 36 

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.