"Xalbador, izena eta izana" dokumentala
Eneko Dorronsoro-ren dokumentala.
Ezagunak dira Xalbadorren bertsoak ; ezaguna txistuak txalo bihurtu zitueneko eguna. Eta ezaguna da Xalbadorren heriotzaren dramatismoa : bere jaioterrian, omenaldi bat egiten zaitzaion bitartean. Sortze-izenez Ferrando, Urepeleko Xalbadorrenia etxaldean sortu eta eta bizi izan zen. Artzain-laboraria zen ogibidez ; baina bertsoari eskaini zion bizia. Bere lau seme-alaben bitartez egin dut Xalbador bertsolariarengandik Ferrando laborariarenganako bidea ; eta aurkitu ez badut ere, Urepeleko mendi hegaletan bere ahotsa entzun izanaren irudipena daukat. Kantari ari zen.
Euskaraz, azpi tituluekin frantsesez
Xehetasunak
- Korrika Kulturalaren karietara
- Itsasuko Gau Eskola : 05.59.93.40.83
- Xalbador-en biografia
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.