Ametsen gillika
Plaza handi batean, bi hitzordu huts eginik, neska gazte batek jendeen harat-honatak so egiten ditu eta bapatean bere gogoa iratzartzen da.
Catherine Arçanuthurry-k idatzi, taularatu eta dantza jakintza guziak asmatu ditu. Aldiz, Andde Carrère-k dantza eta kantuen musikak asmatu ditu. Kantari taldearen erakasle bezala aritu da ere. Herriko gazte dantzari aitzindariak, Aitzina Eskiulako elkartekoak, xede horren abiatzaleak dira. Gazte horien nahikeria zen, xiberotar dantza beste manera batez eramanik izan dadin, hortarako Catherine Arçanuthury-en ganat joan dira. 40 aritzaleak herri-antzerki musikala batetarat eramanen gaituzte, non mundu horretan ez den oztoporik.
Xehetasunak
Sartzeak salgai : Xuriatea eta Turismo Bulegoa (Hazparne), Turismo Bulegoa (Kanbo), Elkar (Baiona)
Ezkia Ikastolak antolaturik
Tfnoa : 06 12 40 44 02
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.