"Ez dok Amairu" eta dantza
Oier Araolaza-ren mintzaldia Ez dok Amairuk dantza tradizionalari eman zion lekuaz.
- Oier Araolaza
- Marian Arregi
- Mikel Urbeltz (eskusoinua)
Ez Dok Amairuk musika alorrean ekindako bidearen parekoa egin zuen dantzaren alorrean Argia dantzari taldeak. Hain zuzen ere, bateratsu hasi eta ibili ziren musikari eta dantzariak lehen urteotan, eta elkarren arteko kolaborazioak ohikoak izan ziren. Adibidez, besteak beste Trio Kemen-ekin, Xabier Leterekin eta Benito Lertxundirekin aritu zen Maria Angeles Arregi dantzari eta musikaria, eta Arregi bera Argia taldeko zuzendaritzan aritu zen 1965tik aurrera Juan Antonio Urbeltz-ekin elkarlanean. Ez dok Amairu eta dantzaren artean izan ziren loturak eta horien ekarpenak aipatuak izanen dira.
Xehetasunak
Biarritz Culture-k antolatu Bi Harriz Lau Xori festibalaren karietara eta Biarritzeko Euskara Zerbitzuak eta Mediatekak, EHko Unibertsitateko M. Laboa Katedrak eta Euskal kultur erakundeak antolaturik, Ikimilikiliklik erakusketaren karietara
Tfnoa : 05.59.22.28.86
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.