"Dantz'Haka" ikusgarria

"Dantz'Haka" ikusgarria

Jei berezi hontan Etxahun alkarteak hartü dü xedetzat, lüzaz bizkar egon diren kirola eta kültüraren jüntatzea. Ikusgarrian zehar, erakutsi nahi izan dügü ez direla bata besteaz hain hürrün, eta artetarik lotürik direla ere.

Gei aberats horren plazaratzeko 50 herritar gazteek parte hartzen düe, Xiberoko dantza edo errügbia mugimentüen nahastez, helbürü nausia euskal istoriako hiru gertakarien goraipatzea datekealarik.

 Orreagako gatazka : 778ko agorrilaren 15ean Euskaldünen garaipen handiena, Karlo handiaren armada xehatü beitzüen Euskaldünek.

• Matalazen istoria : Xiberoa sühartü zen 1661ean, Louis XIV erregeari oldartü beitziren xiberotarrak eta haren bürü Matalaz apeza.

• Gernikako bonbardaketa : 1937ko apirilaren 26an. Hitler-en hegazkinek Gernikako herria bonbardatü züen Frankoren süstengatzeko. Euskal libertateen herria erraustü nahi izan züen.

Arren, Dantz'Haka ikusgarrian badate 50 jokülari, 10 bat sonü egile, dantza, kantore, antzerki, argi jokü, bideo eta honenbeste gaüza berri…

Xehetasunak

Txartelak salgai Baionan (Elkar) eta Donibane Lohitzunen (Battela ostatua)

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)