EliralE "Oa-Huetak"

EliralE "Oa-Huetak"
  • 30 min
  • 2 urtetik goiti

Amaia Hennebutte-ek sortu Lodikroko liburu/CDan inspiratu ikuskizuna (Ikas argitaletxea).

EliralE-ren selauruan, Chloé, Oihan eta Paxkal, Oa‑Huetak obraren hiru interpreteek Lodikrokoren liburu handia atzeman dute. Altxor kutxa bat atzeman duten hiru haur bailiran, berehala hartu dute, beren adin gaxtean ohi den sutsutasunaz. Bizi eta poetikoa, Oa‑Huetak ikuskizunean ahotsak, kantuak, gorputz dantzariak, musika eta euskararen musikaltasuna batzen dira interpreteek maleziaz eskaintzen duten istorioaren zerbitzura. Lodikroko 2008ko urrian lurraldeko zenbait lekutan aurkeztu ondoren, orain lan horren gaineko so berri bat eskaintzen zaigu, istorio berri baten iturri agorrezina, dantzari berrien… ikuskizun berri baten!

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.