Iduzkilore "Telesforo ez da Bogart"
Hazparneko anderearen ondotik, Iduzkilore Xabier Mendiguren-en lanari lotu zaio. Aktore talde bat jokoan, antzerki-lan bat asmatzeko jolasean, gogoko filmak oroitzen hasten dira : Blade Runner, Gone with the Wind, eta batez ere Casablanca. Azken horretan, baina, Hollywoodeko istorioa hankaz gora jarriko dute ; izan ere, benetako protagonistak, naziengandik ihesi zihoazenak, euskaldunak baitziren. Bada garaia egiazko istorioa kontatzeko !
- Idazlea : Xabier Mendiguren
- Taula zuzendaria : Iñazio Tolosa
- Aktoreak : Maialen Fautoux, Peio Beherekoirigoin, Pierre Larre, Iban Iturbide, Mizel Jorajuria, Bernadette Iratzoki Luro, Ainhoa Elizondo San Sebastian, Lierni Elortza, Maider Beheran eta Kattin Mendiburu.
Iduzkilore konpainiak irabazi du Hameka Karrikako arteen eta euskal antzerkiaren Fabrikak eta Euskal kultur erakundeak Iparraldeko antzerki amaturraren sorkuntza laguntzeko asmoz elkarrekin antolatu deialdia.
Xehetasunak
Bernat Etxepare lizeo berriaren alde. Ote Lore elkarteak antolaturik.
Tfnoa : 05 59 93 28 77
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.