"In Varietate Concordia" erakusketa

 "In Varietate Concordia" erakusketa

Marga Berra grafistaren erakusketa

Hitz batek beste hizkuntza bateko beste hitz baten ahoskera berdina ukan dezake, baina esanahi erabat desberdina. Jostatzera gonbidatzen duen kointzidentzia bat da. Hain zuzen ere, egiaztapen horretatik abiatzen da In varietate concordia (Europako lema, «berdintasuna aniztasunean»), homofoniarekin jostatzeko eta hizkuntzen mugak gainditzeko.

Marga Berra Zubieta grafistak Donostiako hamaika eleaniztuni zenbait tailerretan parte hartzea proposatu die, beren hizkuntzen artean zubiak eraikitzeko asmoz: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana, poloniera, txekiera, finlandiera, albaniera, wolofera eta arabiera. Ikerketa horri esker sortu diren afitxa, Katu katu & co liburua eta webgunea aurkeztuko dira erakusketan.

Xehetasunak

Tfnoa : 05 59 22 28 86

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.