Musikherria eguna Tolosan

MUSIKHERRIA, musikak batzen dituen tolosar guzti horien topaketa eta uztarteketa da. Hori dela eta, musika-ikasleen emanaldietatik hasi eta txaranga, dultzainero, txistulari, soinujole eta abar entzuteko aukera izango da.

Horrez gain Uztaritzeko musikari eta kantariak ere han izanen dira.

Arratsaldeko 2:30tan Zerkausia plazan HERRI BAZKARIA antolatua da (13€ inguru). Bazkaldu ondoan, egonaldia alaitzeko, musika zuzenean, Larrain dantza eta dantzaldiak izango dira 

Uztaritzeko senidetze elkarteak parada ederra ikusten du Tolosakoekin ezagutza egiteko, eta beraz autobusa antolatzea erabaki du :

–    Abiatzea goizeko 9:00tan Uztaritzeko Lapurdi aparkalekuan

–    Itzulera gaueko 10:00tan Tolosatik abiatuz (Uztaritzen gaueko 11:30 inguru iristeko)

Bestalde, Tolosako Galtzaundi elkartearen gonbita berezia jaso dugu egunean bertan euskararen alde antolatzen duten Lip Dup erraldoian parte hartzeko. Horra ekimen honi buruz erakurtzen ahalko duzuen informazioa :

•    http://ataria.eus/tolosaldea/1489770655999

•    https://www.youtube.com/watch?v=4y_SJ0YHh4M

•    http://ataria.eus/tolosaldea/1489771915915

•    eta garrantzitsuena kantua entzungai : https://youtu.be/zKtOpXSyovI

Xehetasunak

Tokiak atxik maiatzaren 21a aitzin 06.31.07.75.03 zenbakira deituz

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.