Olatz Zugasti "Kaperan a Kapela"
OLATZ ZUGASTI hernaniarrak 2015ean kantu berriez osaturiko diskoa aurkeztu zuen UR GOIENA, UR BARRENA izenekoa, lehen aldiz zuzenean aurkeztu zuen Donostian, Bilbon, Hernanin, Markinan, Durangon, Andoainen, Zumaian…
Kantu gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatuak dira. Bertan herriarekiko kezkak eragindako kantuak aurkituko ditugu bai eta tradizionalen bat edo beste, bere ukituaz gaurkoturik. Aspaldiko urteetan Benito Lertxundiren kontzertuetan musikari eta kantari gisa ikusi dugu eta orain bakarkako kontzertuak eskainiz bide berri bat urratzeari ekin dio. Talde batek lagunduta kantatzen badu ere, batzuetan harpa soilaz moldatuta aurkezten ditu bere kantuak kontzertuetan.
Kontzertuan eskainiko dituen kantuak UR GOIENA, UR BARRENA* izeneko lan berri hau osatzen dutenak izango dira baina aurreko 4 lanetan (Kantu baten bila nabil, Bulun bulunka, Elearen lainoa eta Gau hotzenean ere) grabatutakoak ere entzun ahal izango dira.
*UR GOIENA UR BARRENA: Nafarroako kantu zahar baten izena da, urteari ongietorria emateko erritual baten antzera kantatu ohi dena.
Xehetasunak
Antolatzaileak : Hendaiako Herriko Etxea, Euskal Kultur Erakundea eta Hendaia Turismo. Kasu! Leku kopuru mugatua. Lekuak aitzinetik eros ditzazuen gomendatzen dizuegu biziki.
- Hendaiako Turismo Bulegoa : 05 59 20 00 34
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
- Hendaiako herriko Etxeko Kultur Zerbitzua
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.