Tralhaires

Tralhaires

Tralhaires, Félix Arnaudin-en urratsetan - gaskoin bilketaria (1844-1921)

Joan Francés Tisnèr-en sorkuntza, atzoko eta gaurko Landa Zabalaren kondairen inguruan, Koldo Amestoy-ek kondatutako itsasoaren kontakizunekin batera.

Félix Arnaudin-en argazkietan oinarritzen den ikuskizuna da, zeinetan soinu-paisaiak, kantuak, kontakizunak, erran-zaharrak eta «Journal et Choses de l'ancienne Lande» bere idatzietan hartutako zatiak agertzen diren. Oktofonia erabilgailuz, zortzi aldeetarik hedatuko dira, zuzeneko eta grabatutako kantu, testu, musika-tresna eta mekanikak, eta, irudi proiekzioak, bestalde.

Iraupena : oren bat

Parte hartzaileak :

  • Joan Francés Tisnèr : konposaketa, soinua hedatze eta kantuak 
  • Koldo Amestoy : kontakizunak 
  • Jakes Aymonino : ahotsa, musika tresna eta zuzeneko hedapenak 
  • Francés Dumeaux : elektronika konposaketan, soinu tratamendu eta mekanikak 
  • Domenja Lekuona : testuak eta hedapenak

Hizkuntzak : euskara, gaskoina, frantsesa

Xehetasunak

2017ko Xarnegu Egunaren estreinatzearen karietara

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.