Borobil Teatroa "Jokoz Kanpo"
JOKOZ KANPO - Borobil Teatroa
Ikusgarria frantsesezko azpitituluekin izanen da
Manuk eta Martinek futbol talde banaren ardura dute. Mutil kozkorrak entrenatzen dituzte, kirol miresgarri honek dituen balore guztiak eransteko asmotan. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor direla frogatzeko modu bakarra, bizitzan ez daudela jokoz kanpo erakusteko aukera bakarra.
- Egileak : Mikel Pagadizabal, Nagore Aranburu, Anartz Zuazua
- Zuzendaritza : Anartz Zuazua
- Antzezleak : Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Asier Sota
- Denentzat
Xehetasunak
- Ibilki dispositiboak antolatu programazioaren barnean
- Ibilki dispositiboa - 2017/2018 denboraldiko programa osoa (pdf)
- Bidarte Herriko Kultura Saila : 05 59 54 68 59 - culture@bidart.fr
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.