Euskal Herriko Joaldunen Besta
Bi urtero, Euskal Herriko Joaldun taldeak biltzen dira, elgarrekin ibiltzeko. Aurten Hazparneko Joaldunek haien 30 urteak ospatzeko, gertakari hau antolatzea deliberatu dute. Lehen aldia da Iparraldean gertatuko dela.
Egitaraua
- 10:30: errebote partida Noizbait taldeko gazteekin
- 11:30-13:30: Ibilaldi handia Hazparneko karriketan
- 13:00: Joaldune elkarretaratzea Verdun plazan, dantzak Elgar Oinka taldearekin, musika Gapelutxek txarangarekin, aperitifa eskainia
- 15:00: bazkaria Berriako trinketan, Nat eta Watsonekin
- 20:00: Gaualdia Ttattolan, taloak eta kontzertuak
Xehetasunak
Kontaktua: hazparnekojoaldunak@gmail.com
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.