Euskal Hitzorduak #3

Euskal Hitzorduak #3

Artista eta generoen arteko bateratzeak eskainiak zaizkigu hirugarren Euskal Hitzordu hauen karietara. Ohidurazko formak eta garaikideagoak dira gela batean edo karriketan gaindi aurkeztuak, euskal sorkuntzaren aniztasunak murgiltzeko paradaz gozatzeko. Euskal Hirigune Elkargoak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu eta Euskal Kultur Erakundearekin antolaturiko ekitaldi honen nahia da Iparraldeko zein Hegoaldeko dantza konpainien arteko topaketak bultzatzea.

Egitaraua

  • Azaroaren 2tik 9ra, 10:00-22:00, Kasinoko sartzean

Euskal jantziei buruzko erakusketa

  • Azaroaren 5a, 20:30, Kasinoko Antzokia

Kukai dantza - Jon Maya Sein "Erritu"

  • Azaroaren 7a, 20:30, Kasinoko Antzokia

Bilaka - Mathieu Vivier "Saio Zero"

  • Azaroaren 8a, 20:30, Kasinoko Antzokia

Aukeran - Edu Muruamendiaraz "Aukeran 20 urte"

  • Azaroaren 9a, 21:00, Kasinoko Antzokia

Pier Pol Berçaits "Laida Pilota" (Biarritzeko Hiriak eta Biarritz Evénements-ek antolaturik)

  • Azaroaren 10a, 11:00, Mediateka (Biarritz)

"Ipar eta Hegoaldeko dantzariek nola elgar aberasten duten" gaiaren inguruko mintzaldia, Euskal kultur erakundeko Pantxoa Etchegoin zuzendariak animaturik

  • Azaroaren 11a, 10:00-13:00, Biarritzeko karrikak

Maritzuli Konpainia

  • Azaroaren 11a, 13:15, Plaza Berri

So.K "Topa.K"

  • Azaroaren 11a, 16:00, Plaza Berri

Johañe Etchebest "Kautere Balet"

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 24 67 19

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.