Kalakan & Maurice Ravel kontserbatorioko ikasleak
Hendaiako kultura zerbitzuaren ekimenez, Kalakan euskal hirukote ospetsua hirian egonaldian ukanen dugu eta Maurice Ravel kontserbatorioko ikasle eta irakasleekin batera, musika proiektu bat eginen du. Halatan, bada, Harmoniako, Piccolo abesbatzeko eta gazteen abesbatzeko, musika tradizionaletako lantegietako eta harpa eta oboe ikastaldeetako ia 130 ikasle bilduko dira kontzertu bakar honetan. Kalakan taldearen errepertorioko hamar bat obra, David Ariola eta Philippe De Ezcurrak proiektuaren barnean egokiturik, emanen dituzte elkarrekin musikarigaiek eta talde ospetsuak
Xehetasunak
Tfnoa : 05.59.48.30.49
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.