Patxi Laskarai "Gure bazterrak"
Patxi Laskarai Nafarroa Behereko Lekunberri herrian sortu da. Ondotik, arte plastikoen inguruko ikasketak Baionan eta Pauen egin dituen argazkilari hau, Donibane Lohizunen finkatu da. Bere lan profesionalaz gain, etengabe Euskal Herriko bide eta bidexkan zehar sormen, sentsibilitate eta edertasun artistiko bila ibiltzen da. Usaian ez baldin baditu izaki "animatuak" argazkitan hartzen ere, Patxi Laskarai-ren lanak bitxiki biziz beteak dira. Argiaren, zehaztasunaren, giza itxura eta "eraikuntzen" argazkilari honen obrek objektu eta toki animatuak, argazki baten denboran harrapatu mugimendu batzuk erakusten dizkigute.
Xehetasunak
Le Rocher de Palmer-ek antolaturik, Euskal kultur erakundearen eta Etxepare Institutuaren partaidetzarekin
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.