Poitou-Charentes-Vendée eskualdeko ahozkotasuna ikertzen eta baloratzen: CERDO baliabide zentroaren aurkezpena

Poitou-Charentes-Vendée eskualdeko ahozkotasuna ikertzen eta baloratzen: CERDO baliabide zentroaren aurkezpena
Argazkia: CERDO

1993. urteaz geroztik, eskualdeko U.P.C.P.-Métive egituraren barnean kokatua den C.E.R.D.O. (ahozkotasunari buruzko azterketa, ikerketa et dokumentazio gunea) zentroak Poitu-Charentes-Vendée lurraldeetako kultura ondarearen dokumentuak biltzen ditu (gehienak argitaragabeak).
Batez ere biltzaile desberdinek tokian-tokiko lekukoekin egin bideo, soinu-grabaketak eta argazkiak.
C.E.R.D.O. zentroak artxibo horien kontserbazioa, numerizazioa, dokumentazioa eta balorapena segurtatzen ditu.
Frantziako Liburutegi Nagusiaren (BnF) partaide da ere.

Euskal etnopoloaren "Dokumentazioa & numerikoa" tailerren karietara, topaketa bat proposatua dokumentazio zentro horren ezagutzeko.

Hizlariak: Josette Renaud, U.P.C.P.-Métive sarearen zuzendaria eta Stéphanie Coulais C.E.R.D.O.-ko koordinatzailea. Biek Frantziako Poitu-Charentes-Vendée lurraldeetan ahozko memoriaren baloratzeko daramaten lan paregabearen berri emanen digute, dokumentazioa/numerizazioaren arloetan darabiltzaten arauak eta lan egiteko moldeak agerian utziz.

14:00 - 15:00
CERDO-ren egitasmoa eta ekintzak UPCP Métive egituraren baitan

  • Kokapen geografikoa - Hizkuntza eremua
  • Ahozko memoriaren bilketaren historia lurralde hortan
  • CERDO sorrera eta kokapena UPCP Métive egituraren baitan
  • Gobernantza, batzorde zientifikoa
  • Artxiboen egoera: artxibo argitaragabeak, ikus-entzunezkoak, idatzizkoak, ikonografia... 
  • Lan-ardatz nagusiak - Adibide ilustratuak

15:15 - 17:00
Arlo teknikoa: CERDO-ren metodologia eta jakintza

Biltzaileek utzitako soinu artxiboen eta ikus-entzunezko argitaragabeen numerizazioa 

  • Numerizazio normak eta formatuak
  • Numerizaziorako erabili materiala / zerbitzuak
  • Iturrien eta dokumentu numerikoen artxibatzea 

Biltzaileek utzitako soinu artxiboen eta ikus-entzunezko argitaragabeen dokumentazioa | Datuen partikatzea

  • Hobetsitako normak
  • Indexazio mailak
  • Elebitasunaren kudeaketa
  • Metadatuen trukaketarako protokoloak
  • Datubaseen eta dokumentuen sareratzea

Bapateko itzulpena frantsesetik euskarara segurtatua izanen da.
Parte hartzea dohainik da.

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.