“Adi-adi, izan hadi!” ikusgarria
Lau arte disziplina uztartzen ditu emanaldi honek : poesia, musika, bertsua eta dantza, eta Andoni Salamero, euskal poetaren ideia batetik abiatu ekimena da. Besteak beste haren idazlanen gozatzeko parada ukanen dugu, hala nola Natura, hitzak emari, Zu zeu olerkari!, eta Misterioari dario obrak.
Ikusgarri honen hari nagusia hau da : gizakia bilutsik, erabat aratz eta garbi dator mundura. Txikia delarik, IZANa bizi du bere betean, senak halaxe eraginda. Denboraz beldurrek, lotsek ezina bizitzera murgilduko dute. Irtenbide bakarra: bere dohaina eta talentua aurkitzea izango da, berau topatuz, maite duena egiteko bidea aurkituko duelako, eta ondorioz IZATEKO poza.
Musika, poesia, bertsoa eta dantza uztartuz zentzumenen gozamenerako aurkezten zaizun esperientzia artistiko honetan, sortzaileok, Mixel Ducau-musikariak, Ekaitz Goikoetxea-bertsolariak-, Eneko Galdos-dantzariak-, Andoni Salamero-olerkariak-, ikuskizun berezi baten murgilduko zaitugu, zeinetan honen bidez, sortzaile orok bere sortze-lanean izaten ditugun akatsen berri emango dizugun, edozein sortze-lanean izaten diren ezinen, emozioen inguruko jardunaren berri emateko. Hauxe eginez batetik, gure asmoa: artistaren irudia desmitifikatzeko bidea urratzen dugu, eta bestetik, elkarrekintza eta interakzioa bilatzen ahalegintzen gara jendearekin, hauekin esku hartuz eta haienganatuz, ikuslego-entzulegoa ekintzaile bihurtzeko.
Xehetasunak
- Antolatzaileak: Euskal kultur erakundea eta Larraldea
- Tfnoa: 05 59 93 25 25
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.