ADITU trukaketa gaua - "Runa simi" dokumentala

ADITU trukaketa gaua - "Runa simi" dokumentala
© Atalante

Fernando, Cuzcoko (Peru) gazte aktibista eta bikoizketa-aktorea, bere hizkuntza indigena desagertzetik salbatu nahian dabil. Bere ametsa: Walt Disney konbentzitzea Errege Lehoia kitxuaz —inken hizkuntzan— bikoizteko baimena emateko. Bidaia honek aitaren rola berriz pentsatzera gonbidatuko du, aktibista gisa semearekin batera jardunez, benetako abentura-lagunarekin.

Gaualdi berezia hizkuntza minorizatuen presentziari buruz zinema handian. Saioaren ondotik, kitxua militante batekin eta Plazara kolektiboko zein Garabide GKEko kideekin solasaldia izanen da.
Gaualdi hau ADITU truke-programaren baitan kokatzen da. Programa horrek 25 hizkuntza-aktibista Euskal Herrira ekartzen ditu 6 asteko egonaldirako, hemengo eta mundu zabaleko hizkuntzen biziberritze hobeki ezagutzeko eta, horri esker, beren komunitateetan eraginkorrago aritzeko.

Xehetasunak

  • Antolatzaileak: Plazara, Garabide, Atalante
  • Babeslea: Euskal kultur erakundea

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)