Alabena konpainia "Flipluf"

Alabena konpainia "Flipluf"
  • Dantza eta musika
  • 12 hilabetetik 6 urte arte
  • 30’

Batzutan urak beldurtzen nau. Ustekabean, egoeraz aldatzen da. Eta barnean sartzeko, zer abentura ! Batzutan hotzegi, bestetan beroegi. Noiztenka uhain handiak badira, eta nere gainean ziliportatzen da. Artetan berriz, ura irensten dut... Ez da errex nork bere burua urera botatzea... baina zoin goxo den ondotik !

Flipluf ikuskizunak norbera ustekabean harritzera gonbidatzen du, bere kuriositateari irekiz, beldurrak gainditzera eta arriskua dastatzera.

Metamorfosia baten istorioa da, beldarra pinpirin bilakatzen delarik bezala, zorabiorik gabe hegaldatzen ikasten diguna.

  • Zuzendari artistikoa : Arantxa Lannes
  • Interpreteak : Maider Martineau - Arantxa Lannes

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.