"Amaiur" antzezlana

"Amaiur" antzezlana

Euskaldun guziek badugu, guti edo aski, Amaiurko gazteluaren berri. Badakigu, nonbait, independentzia gerla han trenkatu zela eta Nafarroaren kaltetan trenkatu ere... Baina nola iritsi ginen ataka hartara? Zerk eraman zituen 150 herritar haiek beren burua zerratzera, 6000 gizoneko armada gaitza aitzinean zutelarik, esperantza oroz haratago?

Gomit zarete gurekin batera bidaiatzera, 500 urte gibel, antzerkia, marrazkia, musika eta solasa lagun.

IRUDIKA taldea: Daniel Arbeletxe, Maria Añes Gorostiaga, Xanmari Irigoien, Ander Barrenetxea, Asisko

Xehetasunak

  • Antolatzailea:  Zortziko elkartea
  • Laguntzaileak: Euskal kultur erakundea eta Uztaritzeko Herriko Etxea 
  • Euskaraldiaren karietara

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.