Angeluko Kabalkada
Angeluarrak Angeluko dantza talde historiko eta enblematikoa da. Badu 60 urte euskal kultura garatu eta transmititzeko lanean ari dela, dantza, musika eta praktika kolektiboen bidez.
Bere 60. urtemuga ospatzeko, 2026ko irailean kabalkada bat (Angeluko Kabalkada) antolatu nahi izan du Angeluarrak taldeak, hau da dantza, musika, antzerkia eta satira uztartzen dituen adierazpen artistiko modu bat.
Bi emanaldi eskainiko dituzte, publikoari idekiak, 2026ko irailaren 20an eta 26an, Angelun. Badu zenbat hilabete, proiektu honek 16 eta 85 urte bitarteko 300 boluntario biltzen dituela, profil, ibilbide eta jatorri sozial anitzekoak. Gazteak edo helduak, euskaldunak edo ez izan, guztiek partekatzen dute puntu komun bat: beren kulturarekin duten atxikimendu sakona, elkarrekin bildu eta aurrera eramaten dituena.
Angeluko Kabalkada ikerketa historiko eta dokumentazio lan garrantzitsu baten fruitua da. Arte eta kultura arloetako profesional askoren esperientzia eta konpromisoa ditu oinarri, eta horiek laguntzen diote elkarteari bere jardunean.
Xehetasunak
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.