Animazio kolektiborako tresnak

Animazio kolektiborako tresnak

Gure elkarteen baitan komunikazioa hobetzeko eta denen parte hartzea errexteko asmoz, Euskal kultur erakundeak animazio kolektiborako tresna batzuen ezagutza egitea proposatzen dizue.

Izan Administrazio kontseiluaren baitan edo biltzar nagusiaren denboran, zuen bazkide, laguntzaile, langile edo orokorkiago publiko ezberdinekin antolatu animazio edo gertakarien karietara, tresna hauek errexki egokitzen eta barneratzen dira. Mobilizatu, gauzak elgarrekin egin, solastatu, elkar entzun, erabaki: gaualdi honetan, tresna ezberdinak lantzeko aukera izanen da, elkartearen eguneroko bizian erabilgarriak izanen direnak eta animatzailea lagunduko dutenak.

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu informazio gaualdia, Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin 
  • Izen emateak 2022ko maiatzaren 16a arte: maia.etchandy@eke.eus / 05 59 93 38 72

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.