Axut! "Hondamendia"

Axut! "Hondamendia"
  • 12 urtetik goiti

2020ko otsaila. Zaldibarko luizia. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo zorte txarra. 2020ko martxoa. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina samina, nola adierazten da samina mundua pandemia batek izoztu duenean? Pantailek hartu dute hitzaren tokia, zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira.

2022ko otsaila. Zaborrari aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugun intuizioa. Astero langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

8 antzerkilari, musikari edo dantzari. Ez da deus berririk eta ez da deus originalik. Geure lanak eta ezinak ez dira aurreko belaunaldien lanen eta ezinen gainean eraikitzen, haiengandik jaso ditugun hondakinen gainean baizik; zaborraren sumindura eta garrasia.

  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Idatzia: Harkaitz Cano
  • Aktoreak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Eneko Gil, Ane Sagüés, Ruth Guimerá, Maialen Belaustegi, Jon Ander Urresti.
  • Bideo sorkuntza: Maialen Belaustegi eta Eñaut Castagnet
  • Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte
  • Eszenografia: Fran Dussourd
  • Jantziak: Xabier Mujika

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.