Baionan Kantuz: 26. urtemuga

Baionan Kantuz: 26. urtemuga
© Marc Van Loey

Urtebeteze hau ez du bakarrik ospatuko mende laurdena iragaiten duen animazioak, Iruñatik, Donostiatik, Bigorre aldetik eta Iparraldetik etorriko diren taldeez gain gutartean Madjig, eskoziar xirularru taldea hor baiditaike bere doinuen jotzeko bai eta ere Tuntuna kantu batzuetan laukatzeko. Hori goizeko 11etan, Pilori plazan (euria balitz Guichot ikastegian) kantu xaramela airos eta erne batekin, eta ere fandango batekin, kantua dantzarako zubi ere gertatzen baita maiz. Gero Lauga gelan iraganen da segida, zikiro batekin indarren eta zintzurren lehuntzeko, Baionako Ikastolek prestaturik. Eta arratsaldean berriz musika, kantu eta dantzaren aldi, mutxiko eta kontradantzekin Baionan Kantuzen musikariek eremanik.

Egitaraua

  • 11:00: Pilori (euria balitz, Guichot ikastegia)
  • 13:30: zikiroa Laugan
  • 15:00: kantuak & mutxikoak

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 31 16 59

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.