Bankako meategien bisita gidatua
Bankako meategien ondarea Erromatar garaitik goitiko meatzaritza jardueraren lekuko ezezaguna da. XVIII. mendean loratu zen herriko meatzaritza, kobreola baten eraikuntza eta garapen arrakastatsuarekin. XIX. mendean, berriz, burdinola bilakatu zen. Hau guztia deskubritzeko, bi orduko bisita gidatu bat proposatzen dugu. Olhaberri meategi ondarearen interpretazio zentroaren bisitaz gain, herrixka zeharkatzen duen bidexka segituz, San Luis mea-ziloraino helduko gira. Bertan, soinu eta argi animazio bat izanen da. Ez ahantz ibiltzeko zapeta onak hartzea!
Xehetasunak
Izen emateak: 06 75 72 96 08 / olhaberri@gmail.com
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.