Biba kantua!

Biba kantua!
Thierry Biscary

Getxoko Andrés Isasi Elektrik Konexioa + Philippe De Ezcurra + Thierry Biscary

Elkarlan berezia Getxoko eta Iparraldeko musikarien eskutik. Miguel Salvadorrek eta Nohemí Ladrón de Guevarak zuzentzen duten Getxoko Musika Eskolako taldea Iparraldeko Philippe De Ezcurra akordeoilari ospetsu eta Kalakan taldean ezagun egin zen Thierry Biscary kantari handiekin batera. Andrés Isasi Elektrik Konexioa taldea tresna desberdinez osatuta dago, gitarra elektrikoak, bibolinak, txeloa, tronpeta eta txistua. Iparraldeko abestiez osatutako errepertorioa, garai ilun hauetan bihotza altxatuko diguna! Amaiera gisa, Getxok Iparraldeari eskainitako abestia estreinatuko dugu, Miguel Salvadorrek musika konposatu, eta June Diaz bertsolari getxotarrak idatzitako letrak dituena. Kontzertu mundiala, biba zuek!

Xehetasunak

  • Getxoko Hiriak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Iparra galdu gabe festibalaren karietara
  • Antolatzailea: Getxoko Musika Eskola
  • Gonbidapenak: Algortako eta Areetako Andrés Isasi Musika eskoletan, ohiko ordutegian eta Muxikebarriko txarteldegian (kontzertua baino ordubete lehenago) 
  • Irakur 2021eko Iparra galdu gabe festibalari buruzko albistea

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.