bIDEhUTS jaia: Gailu . Lisabö . Audience . Joseba Irazoki eta lagunak

bIDEhUTS jaia: Gailu . Lisabö . Audience . Joseba Irazoki eta lagunak
Joseba Irazoki ©Lorentxa Saragueta
2018an Gernikako Astran antolatutako jaialdia izan zen gure azken ospakizuna; 5 urte igaro dira ordutik. Jaialdi hauek gure arteko elkartasuna lagun artean ospatzeko parada eskaintzen dute; oraingoan, egiari zor, egoera ekonomikoa iraultzen hasteko ezinbesteko jaialdia ere bada. Dramarik gabe, baina errealitatea hori da.
 
Orain dela 13 urte bezalaxe, datorren ekainaren 2an eta 3an Hondarribiako Psilocybenean hartuko dugu aterpe bi egunez, bIDEhUTSeko taldeez osatutako egitarauarekin.
Kontzertuen ostean festak Lakaxita gaztetxean izango du jarraipena.
 

Xehetasunak

Bi egunotako sarrerak, bi-biak, apirilaren 14ean, ostiralean, jarriko dira salgai www.musikaze.com atarian. Internet bidez saldu gabeko tiketak egunean bertan lehiatilan erosi ahalko dira.
 
Egun bakoitzeko sarreraren prezioa 12€, aldez aurretik, eta 15€, leihatilan, izango da.

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)