Bozak

Bozak
  • Musika eta solasaldia Lide Hernando (Liher), Itziar Ugarte eta Maddi Oihenartekin
  • Solasaldiaren gidari: Maddalen Arzallus
  • Iraupena: 70 min

Bozak izeneko esperientzia digitalaren bigarren edizioa da hau. Berriro ere bi musikari bildu ditugu. Liher taldearen arima den Lide Hernando, alde batetik, eta bestetik, Maddi Oihenart, Zuberoako boza. Biek ala biek Maialen Arzallusen solasaldian parte hartuko dute. Emakumea eta euskal eszenari buruzko iritziak entzungo ditugu eta ipar-hegoa harremana aztertuko dugu.

Gainera, Itziar Ugarte poeta gonbidatuko dugu iritzia ematera. Hitz-aspertuaz gain, musikarien kantak ere plazaratuko dituzte. Launa melodia aurkeztuko dute zuzenean. Bi mundu hurbil bidegururtze batean. Lide Hernando rock mundutik dator eta Maddi Oihenart herri kantatik. Guggenheim aretoan bertan gozatzeko ikuskizun hau streamingen bidez ere ikusi ahal izango da.

Xehetasunak

  • Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan sortutako jarduera, TopARTE programaren esparruan eta Museoaren 25. urteurrenean
  • Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin
  • Loraldia festibalaren karietara

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.