Caminho longe

Caminho longe

Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, hamarkadak eman ondoren Sao Tome eta Principe uharte-estatu afrikarrean erbesteratuta, Frantzia eta Espainiak deportatu egin baitzuten 1986an. Kristiane Etxaluze adiskide nekaezinarekin egingo du bidaia.

Josu Martinez (Bilbo, 1986) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore eta euskal zinemaren historialaria da. Txaber Larreategi (Donostia, 1986) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziadun eta Errigora elkarteko komunikazio-arduraduna da. Elkarrekin zuzendu dituzte Sagarren denbora (2010) eta Prohibido recordar (2010) dokumentalak, Zinemiran aurkeztuak, eta Barrura begiratzeko leihoak (2012) dokumental kolektiboan ere parte hartu zuten. Martínezek Itsasoaren alaba (2009) –zeinaren muntaketaz Larreategi arduratu zen–, Gure Sorlekuaren bila (2015) eta Jainkoak ez dit barkatzen (2018) dokumentalak zuzendu ditu (guztiak Donostian aurkeztuak), baita film laburrak ere, hala nola Ama (2018), Kimuaken katalogoaren parte izan zena.

  • Zuzendariak: Josu Martinez, Txaber Larreategi
  • Gidoigileak: Josu Martinez, Txaber Larreategi
  • Ekoizpena: Adabaki Ekoizpenak
  • Salmentak: Adabaki Ekoizpenak, Gastibeltza Filmak
  • Banaketa: Adabaki Ekoizpenak
  • Argazkia: Hibai Castro Egia
  • Muntaketa: Raul Lopez
  • Musika: Joserra Senperena
  • Iraupena: 72 minutu

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 29 95 07

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.