Claude Labat "Hagunaren zurrumurrua eta itsasoko mitologia"

Claude Labat "Hagunaren zurrumurrua eta itsasoko mitologia"
Claude Labat (Argazkia: EKE)

Luzaz, uste izan dugu Euskal Herrian ez zegoela itsasoko mitorik. Baina noizbait ohartu gara uste horren arrazoiaz: ohiturak fiteago desagertu dira itsasaldean barnealdean baino. Beharrik, etnologo bakar batzuen lanari esker, gaur egun, gure arbasoek itsasoaz zuten ikusteko moldeari lotu legendak, sinesteak eta praktikak ezagutzen ditugu.

Hona mitologia horren alderdi interesgarriena: erakusten du itsasoko jendeek bazekitela beren kulturak partekatzen, nonbait lehorreratzen zirelarik, han, beren herritik urrun. Itsaso hondogabeak bost kontinenteetako jendeak fisikoki bereizten ditu, baina bateratzen ere; alabaina, denak ibiltzen dira gauzen zentzuaren bila eta denek badute azala baizik erakusten ez duen itsasoko unibertso horren kontatzeko manera eder bat.

Segur gara aurkezpen horren ondotik ez diezula gehiago uhinei eta itsasoko jendeari molde berean begiratuko. Legendak hainbeste maite dituen Claude Labat-ek hitzeman zuen euskal mitologiari buruzko liburu bat eginen zuela, erretretan izanen zelarik. Ez zuen pentsatu hainbeste jendek zaletasun bera partekatzen duela. Bestela, nola ulertu 10 urtez 120 mintzaldi eta 500 animazio edo lan egin izana? Erretretadun zinez lanpetua, ez duzu uste?

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 54 73 28

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)