Ehiztari biltzaileen garaitik gizarte ekoizleen garaira

Ehiztari biltzaileen garaitik gizarte ekoizleen garaira

Duela 20.000 urte baino lehentxeago, azken glaziazio handia gertatu zen. Handik aurrera, klima gozatzearekin batera, landaretza eta fauna berria sortu ziren. Bizkaiko golkoaren inguruan (Goi Paleolitoko Euskal Aterpean) Homo sapiens taldeak bizi ziren eta, orain dela 15.000 urtetik 11.000 urtera, Ertz Atlantikoa eta Europako beste inguru batzuk birjendeztatzen hasi ziren. Egungo Bretainia, Gales, Kornualles, Irlanda, Eskozia eta Ingalaterran barrena ibili ziren, garai hartan lurraldeok kontinenteari lotuta baitzeuden, itsas maila egungoa baino beherago baitzegoen. Gure ADNaren eta neanderthalen ADNa ia berdina da (% 99,6). Gaur egun, gero eta gehiago dakigu genomikaz eta, horri esker, arian-arian ulertzen ari gara zergatik atera ginen gu hain desberdinak hizkuntza, artea, musika eta teknologia sortzeko gaitasunari dagokionez. Gaur egun aztergai da ingurumenak zer-nolako eragina duen gizakiarengan eta gaitasun kognitiboan; aztergai, halaber, nola osatzen diren jarreren ezaugarriak gizabanakoarengan eta taldean, nola eragiten dituen horrek guztiak portaera sozialak, kulturalak. Bada, hori guztia aztertzeak gako jakin batzuk eman diezazkiguke giza talde batzuek zergatik iraun zuten ulertzeko. Hots, giza talde horiek baitira duela 45.000 urtetik aurrera Euskal Aterpean finkaturiko gizakien ondorengoak; haien hizkuntza erabiltzen jarraitu zuten, eta hizkuntza horrek Goi Paleolitoko aspaldiko etapa batean izan zuen jatorria. Ehiztari-biltzaileen gizarte hura arian-arian eraldatu zen. Giza taldeak gero eta jendetsuagoak zirenez, ezinbestean teknikak garatu behar izan zituzten baliabide berriak eskuratzeko eta jendea mantentzeko. Horrek eraginda, zerealen eta beste landare batzuen ekoizpena noranahi zabaldu zen, bai eta animaliak itxian hazteko jarduera ere. Gizakiak ilargiaren eta eguzkiaren zikloei erreparatu zien, aztertu zituen, eta horri esker, laborantzak emankorragoak gertatu ziren. Europa Atlantikoaren zenbait tokitan, monumentu nabarmenak eraiki eta behar berrietara egokitutako errituak sortu ziren. Duela 7.000 urte ingurutik, hemengo jendearen eta ekialdetik iritsitako taldeen arteko harremanak areagotu ziren eta, horren ondorioz, ideiak eta jakintza trukatu ziren. Galdera interesgarriak sortu dira hizkuntza zelten eta euskaldunen arteko harremanaz; sortu ote zen hizkuntza zelta eremu Atlantikoan? Zabaldu ote zen hizkuntza hori Europa barnerantz eta mendebalderantz, Kobre eta Brontze Aroan?

Xehetasunak

Jauzarrea-k antolaturik

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)

Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.

Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.

Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.