Eleketa, ahozko oroimenak
Erakusketa multimedia eta interaktibo honetan (ukipen-pantailez eta telebistez osaturik) Garazi-Baigorri Lurraldeko (Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Ainhize-Monjolose, Aintzila, Aldude, Anhauze, Arnegi, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Behorlegi, Bidarrai, Buztintze-Hiriberri, Donazaharre, Donibane Garazi, Duzunaritze-Sarasketa, Eiheralarre, Ezterenzubi, Gamarte, Irulegi, Izpura, Jatsu, Lakarra, Lasa, Lekunberri, Mendibe, Ortzaize, Uharte Garazi, Urepele, Zaro) 106 bat lekukok beren bizipenak eta oroimenak aipatzen dizkigute, 200 ikus-entzunezko pasarte, argazki eta objekturen bidez.
Bestalde, horien denen osagarri, artxiboko erreportai eta bideo sorkuntzak ikusgai izanen dira ere.
Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.
Xehetasunak
Euskal kultur erakundeak ekoiztu erakusketa, Pirinio Atlantikoetako departamenduaren Artxibotegiaren, eta Donibane Garaziko Hiriaren partaidetzarekin.
- Ikus ere "Garazi-Baigorriko ahozko oroimenak"
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.